XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Untzia estazio batetatik gertuago badago bestetik baino, lehen estaziotik datorren seinalea segundu zati bat lehenago iritsiko zaio bigarrengokoa baino.

Orduan, estazioen distantzia elektronikoki kalkula daiteke eta untziaren egoera erabaki.

Nabigazioa erauli duen beste tresna bat giroskopioa da.

Jiradirezionale batek beti benetako Iparraldea erakusten du eta lagungarri handia zaio nabigatzaileari bidea seinalatu nahi duenean.

INERZIAZKO DIREZIO SISTIMAk ere giroskopioak erabiltzen ditu untziaren egoera aurkitzeko.

Colonek erabili zuen sistima berdinaren arauera funtzionatzen du, askoz zehatzago izatearen diferentziarekin.

Beste untziak, arkaitzak eta hondarribiak alderazteko, beste bi tresna elektriko erabil ditzakete itsasuntziek: SONAR eta RADARa.

Sonar ekipoek uhinak edo ultrasoinuak (giza entzumenak harrapatu ezin dituen frekuentzia oso garaiko soinuak) emititzen dituzte eta itsaspeko objetoak bihurtzen dituzten oihartzunak biltzen dituzte.

Entzumenezko sonda batetan, untzipeko uraren sakontasuna azaltzen da grafikoan.

Lehen sonar moeta izan zen ASDICean, uhin eta oihartzunak, soinu entzunkor, labur eta metalezko bihurtzen ziren, honela itsaspekoen presentzia eta mugimenduak detektatzeko.

Radarrak, irrati uhinak erabiltzen ditu inguruko untzi eta lurraldeak detektatzeko, entzumenezko sondek soinuzko uhinak erabiltzen dituzten bezalaxe.

Objetu batek bidalitako irrati uhinak, pantaila batetan marrazki bat osatzeko erabiltzen dira.

Telebistaren pantaila berdintsua da eta bertan untziak puntu distiratsuak bezala azaltzen dira.

Halaz eta guzti, nabigaziorako tresna elektrikoak ez dira nahikoa eta nabiganteek asko ikasi beharra daukate nabigatzeko era tradiziozkoetatik.

Gure itsaso eta kostaldeetan sarriegi gertatzen diren txoke eta hondoratzeek sortzen duten petrolio kutsadurak, nabigazio trebetasun ezaren ondorioak garbi erakusten dizkigu.

Goian: Universe Ireland 300 metro luze eta 53 metro zabaleko superpetroliountzia. 1968an egina da eta 37.400 HP sortzeko gauza diren lurrin turbina bi daramatzala.

Behean: SONAR ekipoak frekuentzia altuko soinu uhinak bidaltzen ditu eta itzulitako oihartzunen bitartez untzipeko uraren sakonera edo urpekuntzi baten abiadura, norabidea eta distantzia erabaki dezake.